XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina puntu bat dugu hemen bereziki azpimarratzekoa.

Angeles Sorazuren obra guztiek iturri bat bera dute, hots: berak bizitu izan duen barne-bizia edo, hobeki esan, Jainkoarekin eta kristau fedearen munduarekin izan dituen harremanak eta gora-beherak.

Beste hitzez esanik, berak izan duen Jainkoaren esperientzia paregabea.

Eskritura Sainduko pasarteak azaltzen dituenean ere, berak bizitu izan dituen goi-esperientzien oihartzuna nabari da.

Hori da, modu batera edo bestera, beti kontatzen eta deskribatzen diguna.

Gizakiekiko alderdia ere ageri da, nola ez?, baina besteak du, zalantza gabe, nagusitasuna.

Bizitze honek izan ditu bere gazi-gozoak, bere saminak eta bozkarioak, eta badu, azkenik, Jainkoak hala nahirik, mezu bat guretzat eta gure mende honentzat.

Ama Sorazuk ildoa urratu du, bada, bai bere saindutasunaren entzuteagatik eta bai haren obrek iritsi duten itzalagatik ere.

Eta guzti hori gertatu da propaganda eta abarrots handi gabe, ezarian eta igarri gabe bezala.

Berriki, Elizak haren saindutasun-prozesoaren hasiera ospatu du (Valladoliden, 1988, Apirilak 13).

Hura bizi eta hil zen komentuko elizan, hain zuzen.

Eta haren hilobia ere orain elizan dago, fededunek ikusi eta bertan otoitz egiteko eran.

Eta guretzat isilik uztekoa ez dena: gure herriko alaba dugu Angeles Sorazu eta gure mende honetakoa.